Txapeldun orde, patata artean

Ataria 2015eko irailaren 29a

Mundu mailako patata txorizoarekin prestatzen, Jose Ignacio Jimenez eta Antxon Urrestarazu ibartarrak bigarren

Bosgarrengoz ospatu zen iragan asteburuan Mundu Mailako Patata Txorizoarekin Lehiaketa Gasteizen, Ali-Gobeon.

Jose Ignacio Jimenez eta Antxon Urrestarazu patata adituen, arabarren artean, lehiatu eta bigarren saria eskuratu zuten, herriko Xepla eta Hauspoa elkarteak ordezkatuz.

Erabili behar izan zituzten osagarrien artean ondorengoak: patata, txorizoa, Añanako gatza eta Arabar Errioxako olioa.

Ibarrako ordezkariak «gustura» azaldu dira jasotako sariarekin. Gaurkoan gainera, platera errepikatzeko aukera izango dute. Izan ere, euren elkartekideei patatak txorizoarekin prestatuko diete afaria legea egiteko. Mahaiaren bueltan bildurikoek epaia luzatuko dute: «Gasteizkoa baino epaimahai gogorragoa izango da gaur gauekoa», azaldu du Antxon Urrestarazuk umorea lagun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!