Ibarrako kultur lantegietako izen-ematea, martxan

Tolosaldeko Ataria 2015ko ira. 15a, 18:37

Sei kultur lantegiko eskaintza osatu du Ibarrako Kultur Etxeak. Hilaren 25ean amaituko da izena emateko aukera.

Interesatuek datorren ostiralera arte izango dute izena emateko epea, eta horretarako Kultur Etxera joan beharko da, 10:00etatik 13:00etara edo 15:30etik 20:30erako ordutegian. Informazio gehiagorako, 943670399 telefonora deitu daiteke.

Aipatu, Gazte Txartela dutenek %10eko hobaria jasoko dutela, eta familia ugariko kideek, berriz, %50ekoa.

Lantegia Ordutegia Eguna Iraupena Prezioa
Salsa, Rumba, Merengea eta kubatar dantzak 20:00 – 22:00 Asteartea eta osteguna Urria – Ekaina 171,52 €
Egur taila 19:00 – 21:00 Asteartea eta osteguna Urria – Ekaina 171,52 €
Ehorziriak 15:30 – 17:30 17:30 – 19:30 Asteartea Urria – Ekaina 85,76 €
Altzariak zaharberritzea eta konpontzea 19:00 – 21:00 Astelehena eta asteazkena Urria – Ekaina 171,52 €
Pintura 15:30 – 17:30 Asteartea eta osteguna Urria – Ekaina 171,52 €
Eskulanak 17:30 – 19:30 Astelehena eta asteazkena Urria – Ekaina 171,52 €

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!