Mikel Diestro izango da Lauburu K.E taldeko entrenatzaile berria

Irati Saizar Artola 2015eko uztailaren 3a

Aitor Arevaloren tokia hartuko du barakaldarrak. Azken denboraldian Magna Navarra taldeko jubenilen entrenatzailea eta lehen taldeko laguntzailea izan da.

Bigarren B Nazional mailako taldea Aitor Arevalok zuzendu du azken bi urteetan, baina ez jarraitzea erabaki du. Mikel Diestro hautatu du zuzendaritzak entrenatzaile berri modura datorren denboraldian aritzeko. Aldaketarekin, kirol estrukturari bultzada bat eman eta ildo egoki bat bilatu nahi izan du klubak.

Aurten, klubak 25. urteurrena ospatzen duenez, logo berria aurkeztu du eta lehen taldeko kamisetetan ipiniko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!