Suaren epelean, plazako aterpea inauguratuta

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko ekainaren 25a

Ibarrako Udalak San Joan bezpera eguna aukeratu du estalpe berria inauguratzeko. Herritar ugari gerturatu zen ekitaldira eta herriko koruak emanalditxo bat eskaini zuen. 

San Joan bezpera eguna aukeratu zuten Ibarran plazan egin berri duten estalpea inauguratzeko. Herriko abesbatzak girotu zuen ekitaldia, eta Mikel Agirrezabala alkateak ere hitz batzuk egiteko aprobetxatu zuen.

Udaletxearen albo bat estaltzen du aterpeak eta lanik handiena egina dago, baina ez dago guztiz amaituta. Parte hartze bidez aukeratu zuten ibartarrak zein estalpe nahi zuten herriko plazan. Behin inauguratuta, plazaren erdian sua piztu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!