Minbiziaren Aurkako Elkarteak jasotako babesa eskertu du

Ataria 2015eko ekainaren 11

Pasa den maiatzaren 30 eta 31n diru bilketa egin zuten Ibarran eta Izaskun auzoan eta 1.039,48 euro jaso zituzten, hori dela eta, eskerrak eman ditu Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak.

 

Elkarteak esan duenez, lortutako dirua minbizia duten pertsona eta senitartekoei zuzendutako arreta eta  prebentzioa lantzeko erabiliko dute, eta baita ikerketarako ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!