Tolosako Joxemari Iturralde idazleak nobela berria kaleratu berri du, Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, eta bihar aurkeztuko du Ibarrako kultur etxean 19:00etatik aurrera. Aurkezpena irekia izango da eta herritar guztiak daude gonbidatuta ekitaldira.
Eleberriak hogeita bost emakumeren bizitzen gora-beherak ditu ardatz, eta puntako bi boxeolariren, Ibarrako Isidoro Gaztañaga segailaren eta Paulino Uzkudun harroputzaren, adiskidetasun eta gorrotoz jositako harreman biziak ere jasotzen ditu sakonean, ondo hasi eta oso gaizki amaitu zirenak.