Zaldi lasterketak jende ugari erakarri du Izaskunera

Imanol Garcia Landa 2015eko maiatzaren 23a

Ibarrako Izaskun auzoko festei hasiera eman diote zaldi lasterketarekin. Jende asko elkartu da proba ikusgarria jarraitzeko.

Bihar eta etzi hainbat ekitaldi izango dira Izaskun auzoan:

Maiatzak 24

- 12:00. Herri kirolak: Joxe Mari Esnaola eta Joxe Ugarteburu aizkolariak. Eta motozerra erakustaldia Luis Erasoren eskutik.

- 14:30. Herri bazkaria. Ondoren, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia.

- 18:00. Gorriti eta bere animaliak.

- 19:00. Erromeria Loatzo musika eskolako trikitilarien eskutik.

Maiatzak 25

- 10:00. Diana Loatzo musika eskolako trikitilarien eskutik.

- 11:00. Meza nagusia.

- 12:00. Herri-hamaiketakoa.

- 13:00. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano.

- 17:30. Alurr dantza taldea.

- Jarraian. Haurrentzako gozokiak banatuko dituzte.

- 18:30. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikanorekin.

- 19:00-20:30. Erromeria Loatzo musika eskolako trikitilariekin eta jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!