Zaldi lasterketarekin hasiko dira Izaskungo jaiak

Ataria 2015eko maiatzaren 21a

Alurr dantza taldeak urtero dantzatzen du Izaskunen

Larunbatetik astelehenera bitarteko egitaraua prestatu dute 

Larunbatean hasiko dira Izaskungo jaiak, eta ohiturari jarraituz zaldi lasterketa egingo dute. Zazpigarren urtez egingo dute eta hiru sari egongo dira jokoan. 18:00etan hasiko da lasterketa.

Astelehenera bitarte bertsolariak, herri-kirolak eta musikarekin gozatzeko aukera izango da. Eta astelehenean, azken 20 urteetan bezala, Alurr dantza taldekoen emanaldia izango da 17:30etik aurrera. 4 eta 12 urte arteko haurrek dantzatuko dute eta taldearen 20. urteurrena dela eta, aipamen berezia egingo dutela ere aurreratu dute.

Ondoren, irakasle guztiak elkartuko direla esan dute eta erromerian parte hartuko dutela. Afaltzera joango dira gero.

 

Egitaraua

  • Maiatzak 23
    - 18:00. Zaldi lasterketa.
    - Ondoren. Pintxo eta sagardo dastatzea.
  • Maiatzak 24
    - 12:00. Herri kirolak: Joxe Mari Esnaola eta Joxe Ugarteburu aizkolariak. Eta motozerra erakustaldia Luis Erasoren eskutik.
    - 14:30. Herri bazkaria. Ondoren, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia.
    - 18:00. Gorriti eta bere animaliak.
    - 19:00. Erromeria Loatzo musika eskolako trikitilarien eskutik.
  • Maiatzak 25
    - 10:00. Diana Loatzo musika eskolako trikitilarien eskutik.
    - 11:00. Meza nagusia.
    - 12:00. Herri-hamaiketakoa.
    - 13:00. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano.
    - 17:30. Alurr dantza taldea.
    - Jarraian. Haurrentzako gozokiak banatuko dituzte.
    - 18:30. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikanorekin.
    - 19:00-20:30. Erromeria Loatzo musika eskolako trikitilariekin eta jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!