Belabietak emaitza onak lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2015eko maiatzaren 12a

Infantilen mailan Ibarrako taldeko hiru gimnastek osatu zuten podiuma.

Larunbatean Ordiziako Marjori kiroldegian jokatu zen A-B Eskolarteko Gipuzkoako Gimnasia Erritmikako Txapelketa, alebin eta infantil mailan. Bertan, Belabieta Kirol Klubekoak hainbat gimnasta izan ziren eta urte osoan egindako lanak emaitza onak eman zituen.

Alebinen B mailan, sailkapen orokorrean, Inko Oruesagasti zazpigarren izan zen, Garazi Jauregi bederatzigarren eta Olaia Gratziarena hamaikagarren. Gartziarena zazpigarren izan zen esku librean eta hirugarren uztailarekin; Inko Oruesagasti, berriz, laugarren izan zen modalitate honetan.

Infantilen B mailan, berriz, sailkapen orokorrean, Leire Urangak eskuratu zuen lehen postua, Laia Ortiz bigarren izan zen eta Alazne Iturbek osatu zuen podiuma.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!