Ibarrako egutegia osatzeko lehiaketa abiarazi du merkatari elkarteak

Iñigo Terradillos 2015eko martxoaren 30a

Ibarrako merkatari elkarteak Ibarrako 2016 urteko egutegia osatzeko helburuz, argazki lehiaketa antolatu du. Argazkiek herriko merkataritza eta bizia erakutsi beharko dute, eta parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 31ra arte izango dute argazkiak bidaltzeko aukera. Lau saridun izango dira, eta bakoitzak 50 euroko opari txekea jasoko du.

Ibarrako merkatarien elkarteak argazki lehiaketaren bidez jasotzen dituen argazkiekin osatuko du 2016 urteko Ibarrako egutegia. Jasotzen dituen argazki guztietatik lau izango dira irabazleak eta saria jasoko dutenak. Parte hartu nahi dutenek herriko merkataritza eta herriarekin lotura duten argazkiak bidali beharko dituzte ibarrakomerkataritza@gmail.com helbidera. Argazkiak kolorean nahiz txuri beltzean izan ahalko dira, garaikoak edo iraganekoak, .jpg formatuan.

Argazkiak bidaltzean norbere datuak jarri beharko dira, izen-abizenak, adina, bizilekua, posta elekrtonikoa eta telefono zenbakia, alegia.

50 euroko opari txekeak hiru kategoriatan banatuko dituzte: 8-12 urte bitarteko gazteak, 12-17 urte bitartekoak eta 18 urtetik gorakoentzat bi sari. Epaimahaia ekainaren 11n bilduko da, eta egun horretan bertan aukeratuko du irabazleen zerrenda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!