2015/03/17 20:00
Hizlariak:
Ecuadorren, Santa Rosako parrokian Joxe Mari Garmendiarekin elkarlanean jarduten duten Chabela Once eta Ursulina Jumbo. Biak ongi ezagutzen dute hamarkadetan zehar bertako oinarrizko komunitateek buruturiko proiektu eta ekintzen berri. Chabela osasun arloaren koordinatzailea, Familia Solidaria aurrezki kooperatibaren bazkide sortzailea eta komunitateen elkarteko idazkaria da.
Ursulina bestalde, Pacífico komunitateko kidea da. Nekazaritza du ogibide eta oinarrizko komunitatea bizibide. Gizarte pastoraltza, etxebizitza komisioan eta auzo lanen koordinazioan buru belarri dabil gaur egun.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?