Ibarra bigarren, 600 kiloko mixtoan

Ataria 2015eko martxoaren 14a

Euskal Herriko Sokatira Txapelketa hartu du Ibarrako Belabieta kiroldegiak. 600 kilo mixtoan lehiatu dira, eta Gaztedi A izan da garaile. Ibartarrak bigarren geratu dira, eta euren atzetik, Gaztedi B sailkatu dira.

Txapelketara Irlandako sokatira taldeko kideak ere gerturatu dira. Egunotan Bilbora bisitan etorrita zirela baliatu dute Ibarrara joatea. Eurekin batera zen bertako herri kirol zuzendaria. Bilbok Munduko Sokatira Txapelketa hartzeko eskaria egina du, eta hain justu, hori aztertzera etorri da Irlandatik taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!