2015/03/12 19:30

Emakumeen nazioarteko eguna

Emakumeen nazioarteko eguna
Kultur etxea, Ibarra

Lakrikun taldearen 'Non gaude?' antzezlana. Azpeitiko taldea da Lakrikun, eta Idoia Uranga, Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olazizola dira aktoreak. Azpeitiko XXXII. Euskal Antzerki Topaketan ikusleen saria eskuratu zuten.  

Hiru aktoreen hirugarren antzezlana da honakoa, aurrekoak Greban gaude eta Prest gaude izan ziren. Antzezlanean  3 pertsonaia dira protagonistak; hiru emakume eta hiru prototipo desberdin. Bakoitzak bere nortasuna du eta egoera desberdinak biziko dituzte. 

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!