Udal tasetan hobariak eskatzeko aukera hilaren bukaera bitarte

Ataria 2015eko otsailaren 19a

Lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiagoko diru sarrerak egiaztatzen dituztenentzat da deialdia.

Familia unitate bakoitzeko 2015erako indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata (648,60 euro) baino gutxiagoko diru sarrerak egiaztatzen dituzten pertsona fisikoak salbuetsita daude hondakin bilketaren tasa ordaintzetik, eta uraren kontsumoaren eta estolderia erabiltzearen tasan hobaria izango dute, Ibarrako Udalak azaldu duenez. Tasen salbuespen eta hobari eskaerak Gizarte Zerbitzuen sailean aurkeztu beharko dira otsailaren 27ra bitarte.

Bestalde, udalak jakinarazi duenez ere, familia ugariko tituluaren jabe direnentzat 2015 urteari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko zergen hobaria eskatzeko epea ireki da. Zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariko titular izan eta baldintza hori justifikatu dezaketen subjektu pasiboei. Eskaerak otsailaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dira, Gizarte Zerbitzuen sailean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!