Bigarren zatian erabaki du partida Lauburuk

Asier Imaz 2015eko otsailaren 9a

Garaipen handia lortu zuen larunbatean Lauburu Ibarrak, Belabietan. Partidan aurretik jarri ziren moreak, Loitzunen golari esker, baina atsedenaldira iristeko hiru segundoren faltan, Segorberen berdinketa iritsi zen.

Bigarren zatian bi taldeak partidaren bila irten ziren, eta atezainek lan bikaina egin behar izan zuten. Txipi izan zen markagailuko berdinketa hautsi zuena, Borjaren jaurtiketa baten ondoren. Kanpotarrak azken minutuetan atezain jokalariarekin hasi ziren jokatzen. Horrela iritsi zen hirugarrena, Maurok baloia lapurtu eta atezainik gabe jaurtiketa eginaz. Bi minuturen faltan Garmenek borobildu zuen emaitza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!