Azken segundoetan

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 12a

Gasteizko Iparralde kiroldegian partida polita ikusi zen larunbatean, Labastida eta Lauburu Ibarraren artean. Etxekoak azken aurreko postuan zeuden, eta hiru puntuak beharrezkoak zituzten. Ibartarrek etxetik kanpoko bolada txarrari buelta eman nahi zioten. 

Tentsioa, beraz, bi taldeetan zegoen, eta partida horrela hasi zen. Lehen aukerak Lauburukoenak izan ziren. Ondoren, etxekoak hasi ziren jokoan nagusitzen, baina gola, 0-1ekoa, Aitzolek sartu zuen ibartarrentzat. Unai Labaka eta David Uzkudun gabe joan ziren ibartarrak Arabara, eta partidan, Mauro lesionatu zen.
Bigarren zatia eroa izan zen. Hasi orduko berdinketa lortu zuten etxekoek, baina ondoren, ibartarrak 1-3 jarri ziren. Labastidakoek dena eman zuten orduan, markagailua berdinduz, baina berriro Lauburu aurreratu zen 3-4. Bosti minuturen faltan iritsi zen berdinketa berri bat, eta 40 segundo gelditzen zirela, porrotaren gola: 5-4.

Bigarren B maila

Labastida    5
Lauburu Ibarra    4

Sailkapena
1. Pinseque                            37p
2. Zierbena                            37p
3. Colo Colo                           35p
8. Lauburu Ibarra                   21p


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!