Ibarran erosteagatik saritu dituzte bezeroak

Maier Ugartemendia 2015eko urtarrilaren 9a

Ibarrako merkatarien elkarteak gaur eguerdian egin du Eguberritako kanpaina bereziaren zozketa, eta Ibarrako dendetan gastatzeko 100 euroko lau txeke zozketatu dituzte

Irabazleak Begoña Ballesteros ibartarra (J.M. Barriola dendan betetako txartelarekin), Maria Dolores Zabalegi belauntzarra (Kiribil ileapaindegiko txartelarekin), Edurne Santil ibartarra eta Axun Bengoetxea ibartarra (Ibarburua Coviran dendako txartelarekin) dira.

Saridunek ostegunean, hilaren 15ean, jasoko dituzte txekeak Kiribil ileapaindegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!