Joseba Balerdi eta Unai Labaka, Euskal Selekziora

A. Imaz 2014ko abenduaren 22a

Larunbatean Kataluniako selekzioaren aurka jokatuko dute euskaldunek, Santurtzin. Lauburuko bi jokalariak hautatuak izan dira norgehiagoka hori jokatzeko. Hautatzailea ere, Juanan Rodrigez, ibartarra da.

Duela hamar urte jokatu zuten elkarren aurka bi selekzioek. Bartzelonan izan zen 2004ko otsailaren 18an. Partida hartan Ibarrako Merino, Karrera, Prados eta Montxi izan ziren, eta 4-2ko emaitzaz irabazi zuten etxekoek.

Larunbatekoak ere izango du talde ibartarreko presentzia: Joseba Balerdi atezaina eta Unai Labaka, alde batetik, eta Juanan Rodrigez entrenatzailea bestetik. Gainontzeko jokalariak hauexek dira: Iraitz eta Alex (Debabarrena); Jonathan Camara (Baku United); Yerai (Peñiscola), Pedro Marcos eta Cristian (Zierbena); Iñigo Goñi (Santurtzi), Montxo (Labastida), Javi (Aurrera) eta Montxi (Goierri).

Neurketa 16:15ean hasiko da eta ETBk zuzenean eskainiko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!