Azkue auzoko bizilagunak biltzeko festa eguna

Maier Ugartemendia 2014ko aza. 20a, 12:54

Bazkarirako txartelak ostiralera bitarte egongo dira salgai, Azkue auzoko Erre-Berri okindegian, 5 euroren truke

Larunbatean Azku eguna ospatuko dute Ibarran. Duela hiru urte hasi ziren auzo honetan, feste eguna ospatzen. Itsaso Aldaz antolatzaileetako bat da, eta bere esanetan auzo gaztea izatean, haurren bueltan jende asko elkartzen da, eta «elkarrekin egun bat ospatzeko» asmoz sortu zuten eguna. Eta orain arte ospatutako egunetan «jende asko» bildu duen eguna izan da, bazkaltzen esate baterako, «130 lagun inguru» bildu izan dira.

Antolaketa lanetan, auzotarrak eurak ibiltzen dira eta inguruko enpresen laguntza ere jasotzen dute.

Aipatu bezala egun osorako festa antolatu dute auzoan, eta egun hori iragartzeko erabili duten kartelean astotxo polit bat ere ikus daiteke. Aldazen esanetan, nolabait auzoko «ikur» bilakatu da astoa. Izan ere, auzoan Azkue baserrian dagoen astoa arrantzaka izaten dute garai honetan. Bestalde, auzotarrei balkoiak berde kolorez apaintzeko deia ere egin diete.  Hau ere auzoko kolore bilakatuz.

Bazkarirako txartelak

Aipatu bezala, Azkue auzo gaztea da eta haur asko daude bertan. Horregatik jaien hasieran beraiek izango dira protagonista, etxetik emandako instrumentuekin diana joko baitute.

Hori jaien hasiera besterik ez da izango, bainapintxo potea, toka, jolasak, kontzertua eta bazkaria ere izango dituzte. Bazkariarako txartelak ostiralera arte egongo dira salgai, auzoan dagoen Erre-Berri okindegian, 5 euroren truke. Eta antolatzaileek eskera egin dute platerak, edalontziak eta kubiertoak berrerabilgarriak erabiltzeko.

Egitaraua:

AZAROAK 22, LARUNBATA
11:00. Jaiaren hasiera. Haurren instrumentuekin diana osatuko dute.
11:10. Pintxopote eta toka txapelketa helduentzako.
12:00. Haurrentzako jolasak.
14:00. Bazkaria. Edaria, kafea, postrea eta txupitoa barne. Norberak bere bazkaria, platerak, kubiertoak eta edalontziak eraman behar ditu.
18:30. Kontzertua Morgan CO2.
20:30. Jai bukaera eta garbiketa auzolanean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!