Juanan Rodriguez #Harmailetatik... "bi zatitan aurkaria ongi kontrolatu du Ibarrak"

Asier Imaz 2014ko urriaren 28a

Taldeak nahiko ondo funtzionatu du. Nire ustez, aurreko jardunaldian Zierbanaren etxean lortutako garaipenak konfiantza handia eman die; garrantzitsua izan zen. 

Gaurko partidan, bi zatietan aurkaria ongi kontrolatu du Ibarrak, eta markagailuan tartea hasieran egin du. Hori oso garrantzitsua da Fuenmayor bezalako talde fisikoen aurka, aurkaria ireki egiten baita, eta guri espazio gehiagorekin jokatzeko aukera ematen digu.
 Gu, aldiz, denboraldiko zati honetan fisikoki juxtu gaude. Ez jokalariek potentzialik ez dutelako, lesioak direlako baizik. Unai, Txipi,... oraindik forma hartzen ari dira, eta bigarren zatietan hori nabaritu egiten da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!