Ezpeletan ospatuko den piper festan izango da Ibarrako piperra

Maier Ugartemendia 2014ko urriaren 24a

Ibarratik 70 lagun joango dira igandean Ezpeletara Ibarrako piperra zabaltzera eta jai giroko egun bat pasatzera

2002. urtean Ezpeletako Biper Kofradiak Ibarrako herria ohorezko kofradia kide izendatu zuen. Kofradia honek Ibarrako herria Ezpeletan ospatzen den Biperraren festan parte hartzera gonbidatu zuen irailean Ibarran ospatu zen azokan.

Piperraren inguruan lanean diharduten eragileak bildu eta gonbitari erantzutea erabaki zuten. Gauzak honela, festa giroan egun pasa egiteko asmoz 70 lagun inguru joango dira Ezpeletara.

Ezpeletako piperraren festa urtero urriaren azken asteburuan ospatzen da, eta bertan, 140 bat postu izaten dira ikusgai. Ibarrako piparraren postua erdigunean kokatuko da. Bertan, Ibarlur kooperatiba, Txumitxa eta Zubelzu pipar-ekoizleen pipar frijituak ozpinetan dastatzeko aukera izateaz gain, erosteko aukera ere izango da, eta nola ez, 789 taldearen «Piparrarekin» argazkiak ateratzeko aukera eskainiko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!