Segurako dantza txapelketan Ibarrako bikoteak jaso zuen dantza jantzien saria

Maier Ugartemendia 2014ko urriaren 22a

Ibarrako bi bikotek parte hartu zuten, eta Alurr-ek bere ikuskizun berria aurkeztu zuen

Pasa den larunbatean Segurako XXXVIII. Euskal Herriko Dantza Txapelketa ospatu zen, eta bertan Ibarrako bi bikotek parte hartu zuten. Batetik, Goreti Galarraga eta Maria Camarero bikoteak. Bestetik, Iratxe Lizarburu eta Ibai Jimenez bikoteak. Jimenez zaldibiarra da izatez, baina Ibarraren izenean parte hartu zuen Segurako txapelketan. Bigarren bikote hau izan zen, gainera, txapelketan dantza jantzien saria jaso zuen. Jantzi hauek Ramon Garciak eginak dira.
Gainera, larunbatean bertan epaimahaiak erabakia hartzen zuen bitartean Alurr dantza taldeak emanaldi bat eskaini zuen. Emanaldi horretan, prestatzen ari diren Bi punturen artean ikuskizun berriaren hamar minutuko aurrerapen bat eskaini zuten. Eta ikusleen aldetik, harrera «oso ona» jaso zuten taldekideen esanetan.
Aurrera begira, berriz, igande honetan bertan dute hurrengo emanaldia Alurr dantza taldeko kideek. Orkestra barrokoak eta txistulariek Donostian emanaldi bat prestatu dute, 12:00etan, eta Ibarrako dantzariak ere bertan izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!