Ibarrako Udalak azken urteetan «neurri bereziak» hartu ditu gabonetako argiteriaren inguruan «energia kontsumoa murrizte aldera». Gauzak honela, Uzturpe Ikastolako ikasleen laguntzarekin «apaingarri iraunkorrak» ezartzen ditu herrian.
Apaingarri horiek birziklatutako materialarekin egiten dituzte ikasleek, eta horretarako beharrezkoak diren materialak «biltzen laguntzea» eskatu die udalak herritarrei. Materialak honakoak dira: kafe kapsulak, litxarreria poltsak, esne botilak, coca-cola latak eta laranja, limoi,patata edo piper poltsak. Udalean utz daitezke, azaroaren 5a baino lehen, 09:00etatik 14:00etara.