Xabi Fernandezen laugarren esperientzia

Asier Imaz 2014ko urriaren 17a

Xabi Fernandez ibartarra berriro ere itsasoan da. Volvo Ocean Race lasterketan parte hartzen ari da, Mapfre ontzian, Iker Fernandezen aginduetara.

Ibartarraren laugarren parte hartzea da aurtengoa, eta segurtasun buru moduan ari da lanean.
Lasterketari dagokionez, hasiera zaila izaten ari da Mapfre ontziarentzat. Lehen jardunaldietan hasierako multzoarekin harremana galdu zuten, Alacantetik irteera hartu orduko. Ondoren, Kanariar Uharteetarako bidean, galdutako tartea berreskuratu eta bosgarren postura gerturatu dira.
Volvo Ocean Race 2014/15 lasterketan zazpi ontzik hartu dute parte. Behin behineko liderra Dongfeng Race Team ontzia da, eta bigarren, Abu Dhabi Ocean Racing doa. Hala eta guztiz ere, lasterketa hasi besterik ez da egin. Aurretik, oraindik, bederatzi hilabete dituzte itsas gizon-emakumeek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!