Dantza latinoak ikasteko aukera oraindik zabalik da Ibarran

Maier Ugartemendia 2014ko urriaren 8a

Salsa, Merenge, Rumba eta Kubatar dantzak ikasteko lantegietan izena emateko aukera urriaren 13ra arte luzatu du udalak

Ibarrako Udalak 2014-2015 ikasturterako antolatutako kultur lantegiak martxan dira jada. Baina, Salsa, Merenge, Rumba eta Kubatar dantzak ikasteko lantegietan izena emateko epea urriaren 13ra bitarte luzatzea erabaki du; talde ez baita osatu oraindik.

Hortaz, dantza hauetakoren bat ikasteko interesa dutenek, astearte eta ostegunetan Ibarran egingo diren ikastaroetan ikasteko aukera dute. 20:00etatik 22:00etara izango dira, eta urritik ekainera bitarteko luzapena izango dute. Izen ematea 171, 52 euro kostatzen da.

Udalak interesa duten herritarrak lantegi hauetan izena ematera gonbidatzen ditu, taldea osatzeko beharrezkoak baitira izen emateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!