Xabi Fernandezek gaur abiatuko du Volvo Ocean Race-a, ontziburu gisa

Iñigo Terradillos 2014ko irailaren 12a

Espainiako taldeko patroi lanetan izango da ibartarra, Iker Martinezen lekua betez. Gaur goizean Ataria Irratian hitz egin du estropadako nondik norakoak azaltzeko.

Xabi Fernandezek Iker Martinezen lekua beteko du Volvo Ocean Race lasterketako prestaketa proban. Ibartarra gaur abiatuko da Alacantetik, 13:00ak aldera. Amaiera, berriz, igandean izatea espero da.

330 miliako ibilbidea osatu beharko dute, baina ez da probarako puntuagarria izango. Lehen etapa puntuagarria, hilabete barru izango da. Dena den, gaurko etapan " denei gauzak ongi egitea gustatzen zaiela" aitortu du Fernandezek.

Bera izango da ontziburua, eta beste zortzi pertsonek osatuko dute tripulazioa: Nico Lunven, Michel Desjoyeaux, Rafa Trujillo, André Fonseca, “Ñeti” Cuervas-Mons, Anthony Marchand, Carlos Hernández y Fran Vignale.

Gaurko etapari dagokionez, Alacanteko Postiguet hondartzatik hasiko dute zazpi ontziek lasterketa. Tabarca irlara joango dira ondoren, Palmara bidean jarri aurretik. Handik, Alacantera itzuli beharko dute. Haize gutxi espero da, beraz etapa "zaila" espero dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!