Haurren adierazpen artistikoa ikusgai Ibarrako erakusketan

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 11

5 eta 12 urte bitarteko haurrek egindako lanak kultur etxean egongo dira ikusgai hilaren 30a arte

Atzo iluntzean erakusketa berri bat zabaldu zuten Ibarrako kultur etxean. Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerreko lanen III. erakusketa da, eta bertan egongo da ikusgai hilaren 30a bitarte.


Erakusketan 5 eta 12 urte bitarteko Ibarra, Tolosa eta Anoetako haurren lanekin osatuta dago. Iazko ikasturtean egin zituzten lan akrilikoak, hondarrarekin egindako lanak edo moldeekin egindakoak ikus daitezke, besteak beste. Eta fantasiaren gaia hartu dute oinarri lanak burutzeko.

Atzokoan aurreko ikasturtean egindako lanak harro eta gustura erakusten zizkieten haurren euren gurasoei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!