Euskal Herria eguneko bazkarirako txartelak salgai daude

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 9a

Larunbatean seigarren urtez ospatuko dute Euskal Herria eguna, eta Algorta eta Lizarrako lagunez gain, Itsasu, Baigorri, Maule eta Aguraindik ere etorriko dira gonbidatua Ibarrara

Larunbatean seigarren urtez ospatuko dute Euskal Herria eguna. Eguerdian egingo den bazkarirako txartelak salgai daude jada Ibarrako Atari eta Alai tabernetan, 12 euroren truke. Aurten, gainera, zazpi lurraldetako ordezkariak izango dira bertan. Lizarrako eta Algortako lagunez gain, aurten Lapurdiko Itsasu herrikoak, Behe Nafarroako Baigorrikoak, Zuberoako Maulekoak eta Arabako Aguraingoak ere gonbidatu dituzte. Hala ere, edonor gonbidatu dute egun honetan parte hartzera.

Festa egun hau giro onean pasatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Ibarran, larunbaterako. 11:00etan hamaiketakoarekin hasiko da jaia, Ibarrako Arane iturrian. Kalejiraren ondoren, berriz, 12:30ean pailazoak izango dira plazan. 14:00etan bazkaria egingo da. Arratsaldean erronka ikusgarri bat egingo da herrien artean. Ondoren berriro ere kalejira, Subegin afaria eta gauean kontzertuak izango dira. Hortaz, festa berandura arte luzatzeko arriskua ziurra da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!