Gazte Festek jarriko dute giroa asteburuan

Iñigo Terradillos 2014ko ekainaren 12a

Ekitaldiz beteriko asteburua izango dute datorrena Ibarran. Bihar hasi eta igandera bitarte Gazte Festak izango dira, eta musika, bertsoak dantza saioak edota jan-edanak izango dira nagusi. Bihar arratsaldeko txupinazoak piztuko du jai giroa. Sagardo dastaketa eta barrikotea izango dute gero, eta gauean zuzeneko musikaz gozatu ahalko da Ibarrako plazan. Larunbatean, berriz, umeentzako jolasak prestatu dituzte goizerako, eta arratsaldean bertsoak eta dantza izango da. Gazteen afariaren ostean, igande arratsaldean bezala, kontzertuak izango dira. Talo jatearekin amaituko dira jaiak.

Egitaraua
EKAINAK 13, OSTIRALA
19:01. Txupinazoa, eta pilota txapelketako finala Emeterio Arresen.
19:30. Sagardo dastaketa.
21:03. Barrikotea Gaztetxean.
22:29. Kontzertuak eta ekitaldia plazan: Odolkiak ordainetan, Screamers Sinners. Gauean, DJ Bull.
EKAINAK 14, LARUNBATA
11:01. Ume jokuak plazan, Txiribiturekin, eta ondoren buruhandiak.
18:02. Alurr dantza taldea, eta ondoren, tortillada eta txokolatea.
19:00. Bertso potea Zubiaurretik.
21:01. Gazte afaria.
22:30. Kometa, Laket eta Emon.
EKAINAK 15, IGANDEA
19:03. Bi bala taldea eta talo jatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!