Belabieta taldeko kadeteak hirugarren Euskadikoan

Asier Imaz 2014ko ekainaren 4a

Gimnastika erritmikoa denboraldi amaierara iristen ari da. Ibarrako Belabieta taldeko kadeteek iragan igandean eduki zuten azken txapelketa, Euskadikoa. B mailako kadeteak, eta A eta B mailako norbanakoak aritu ziren lehian.

Belabietako kadeteak sailkapen orokorrean hirugarren postua eta brontzezko domina lortu zuten.
Larunbat honetan, hilaren 7an, Belabietako jubenilek eta seniorrek jokatuko dute Euskadiko Txapelketa. Asteburu honetakoa izango da Belabietako kideek jokatuko duten azken txapelketa, eta horrekin batera, larunbatean emango baitiote agurra gimnastika erritmikoko denboraldiari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!