India, Ekuador eta Honduraseko misioak aurkeztuko dituzte

Asier Imaz 2014ko martxoaren 12a

Ibarratik Misio Taldeak aurrera eramaten ari den proiektuen berri emango du, gaur

Ibarratik Misio Taldeak agerraldia egingo du gaur 20:00etan, Parrokiko lokaletan. Bertan, aurrera ematen ari diren hiru misioren inguruan ariko dira hizketan. Garapen proiektu hauen inguruan hitz egiteaz gain, Ekuadortik etorritako bi animatzailerekin mintzatzeko aukera egongo da, egun hauetan eskualdean baitaude.

India, Ekuador eta Hondurasen ari da lanean Ibarratik Misio Taldea, eta hori jasotako babesari esker dela gogoratu dute. Ibartarrak eta inguruko herritarrak gogoan izan dituzte eskerrak ematerako orduan. Udalaren ekarpena, Parrokiako Koruarena, Ibarrako Azokan eta Merkatu Txikiarekin lortua eta dohainik jasotako opariak ere aipatu dituzte misio taldetik. Orona Kooperatibak diru laguntza ematen hiru urte daramatzala aipatu dute, Hondurasen duten proiektua gauzatzeko. Legorretako Udala, Ugarotarrok Sendi Ekintza, eta Laskorain Ikastola ezin ahaztu, aipatu dute ibartarrek, «laguntza benetan oparoa» egin baitute. Azkenik, 150 familiaren urteroko konpromisoa gogoratu eta eskertu dute, besoetan hartu dituzten haurrengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!