Bi domina ekarri dituzte Ibarrako sokatira taldeek Munduko Txapelketatik

Ataria 2014ko otsailaren 24a

Ibarrako sokatira taldeek brontzezko bi domina ekarri dituzte Munduko Txapelketatik. Emakumeen taldeak kluben mailako 500 kilokoan egin zuen hirugarren, eta gizonezkoek selekzioen arteko 640 kilokoan irabazi zuten brontzea.

Bukatu da sokatirako Munduko Txapalketa, eta Ibarrako taldeek bi brontzezko domina eskuratu dituzte: emakumeen taldeak kluben arteko 500 kilokoan eta gizonezkoek selekzioen arteko 640 kilokoan.

Emakumeak, kluben mailan, 500 kilokoan brontzezko domina eskuratu zuten ostiralean. Zazpi talde bakarrik lehiatu ziren eta horietako hiru Euskal Herrikoak ziren. Hiru taldeek lortu zuten finalerdietan sartzea. Hirugarren eta laugarren posturako borrokan Badaiotz eta Ibarra lehiatu ziren eta azkenean eskualdekoak garaile.

Kluben arteko lehia eta gero, larunbatean, selekzioen artekoa hasi zen, eta bertan Ibarrako gizonen taldeak brontzea eskuratu zuen 640 kilokoan. Lehen fasea gainditutz finalerdietan sartu ziren ibartarrak eta Eskoziaren aurka aritu ziren.  Hirugarren eta laugarren posturako lehian aritu ziren ibartarrak eta Herbeheretako taldea, eta Ibarrak irabazi zuen brontzea eskuratuz.

Larunbatean emakumezkoen 540 kilokoan aritu ziren ibartarrak Euskadiko Federazioa ordezkatuz, baina ez zuten lehen fasea gainditzea lortu. Urrea Txinak lortu zuen, eta Taiwanek zilarra. Hegoafrika izan zen hirugarren. Igandean Ibarrako gizonezkoak 640 kilokoan lehiatu ziren, baina ez zuten dominik eskuratzea lortu.

 

 

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!