Ibarrako Joakin harategia, bosgarren Euskal Herriko Txistor Lehiaketan

Ataria 2013ko abenduaren 12a

Txistor Lehiaketan sarituak; zutik, eskuinetik hirugarrena, Ibarrako Joakin harategikoa.
Ordizian jokatu da lehiaketa, 16.a, eta Oiartzungo Embutidos Etxekoak izan da irabazlea

Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Zumarragako Fernando Salegi (bigarrena) eta Leitzako Juan Ramon Lizarragak (hirugarrena). Bestalde, Aiako Txarri Txiki harategia (laugarrena), Ibarrako Joakin Harategia (bosgarrena) eta Ordiziako Javier Otegik (seigarrena) diploma bana jaso dute. Guztira 44 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak horrela banaturik: Gipuzkoako 32 eta Nafarroako 12.
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!