Hasi da ikasturte berria Ibarrako Belabieta Gimnastika Erritmikoa taldearentzat. Dagoeneko entrenamenduak hasi badira ere, izena emateko aukera badago. Horretarako eta ordutegiekin edo bestelako zalantzak argitzeko, 662 125 497 (Saioa) edo 657 719 533 (Laura) zenbakietara hots
egin daiteke, edo bestela belabieta_ke@yahoo.es helbidera idatzi.
Txikiek (5 urte, LH1 eta 2) ostiraletan dute entrenamendua, 17:30etik 19:00etara; benjaminek (LH3 eta 4) asteazkenetan eta ostiraletan 17:30etik 19:00etara edo egun bakar batean egiteko aukera; alebinek (LH5 eta 6) astelehenetan eta asteazkenetan 17:30etik 19:00etara edo egun bakar batean egiteko aukera; infantilek eta kadeteek (DBH1, 2, 3 eta 4) astearteetan eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era (taldeka) eta astearteetan edo ostegunetan 18:30etik 19:30era (banaka); jubenilek (Batxilergoa 1 eta 2) asteazkenetan eta ostiraletan 16:00etatik 17:30era (taldeka); eta seniorrek (18 urtetik gora) ostiraletan 16:000etatik 17:30era edo 17:30etik 19:00etara.