Ibarrako Mendi Duatloiaren antolatzaileen esker hitzak laguntzaileei eta babesleei.
Ibarrako Mendi Duatloiaren antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete proba hau aurrera eramaten laguntzen duten guztiei. Ibarrako Kirol Elkartea eta Sendi Ekintzari, proiektu honen sustatzaile izateagatik; Ibarrako Udalari, eskura jartzen dizkigun baliabideengatik; Babesleei, beraiek ematen duten laguntzarik gabe proba hau aurrera ateratzerik egongo ez zelako. Bidegurutzeetan, anoa-postuetan, izen-emate mahaian edo muntaian laguntzen duten boluntarioei, beraien eskuzabaltasunagatik. Eta noski, parte hartzaile eta ikusleei. Guztiei, eskerrik asko!