Aurredenboraldiari ekin dio Lauburu Ibarrak

Ataria 2013ko irailaren 3a

Lauburu Ibarra esku hutsik itzuli da aurredenboraldiko lagunarteko lehen bi partidetatik. Pasa den asteartean, lehen mailako taldea den Xota izan zuen aurkari. Irurtzungo taldea estu hartu zuten ibartarrek, baina partida txukuna jokatu arren, ezin izan zuten nafarrekin. Aurretik izan baziren ere, eta markagailuan berdinketa ugari izan bazen ere, 4-3ko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.

Larunbatean, berriz, San Joan taldearen aurka 4-1eko porrota jaso zuen talde moreak Iruñean.

Gaur, Laskorainen aurka arituko dira Usabalgo kiroldegian. Larunbatean, hiruko txapelketa jokatuko du Ibarran, eta hilaren 10ean, liga hasiera aurretik azken partida jokatuko du Eskolapioen aurka. 14an, hasiko du denboraldia Belabieta kiroldegian, Inter Moviestar taldearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!