Jokin Aranalde iheslariari elkartasuna azaltzeko elkarretaratzea eta batzar informatiboa egin zuten herenegun Ibarrako plazan. 60 lagun inguru elkartu ziren bertan. Aranalde Paueko epaitegitik egun horretan pasa zen, bere aurkako euroaginduaren harira. Erabakia uztailaren 16an plazaratuko dela azaldu zuen bere abokatuak, hau da, Jokin Aranalde Espainiaratua izango den ala ez. Ibarratik esan dutenez, uztailaren 16an, Bilbon mobilizazioa egingo da Frantziako kontsulatuaren aurrean, eta 12:00etan bertara joatea eskatu dute, Bilboko Iparragirre kalera, hain zuzen ere.