Auto batek haur bat harrapatu zuen atzo, Ibarrako Euskal Herria kalean. Haurra zebrabidea gurutzatzen ari zen unean harrapatu zuen autoak, eta hankan hartu zuen min. Medikuek istripua gertatu zen lekuan bertan artatu zuten, eta ezer larririk ez zuen arren, ospitalera eraman zuten.