Udako Zinema izango da ikusgai Ibarrako plazan

Ataria 2013ko uztailaren 4a

Aurreko urteetan egin duen moduan, aurten ere Ibarrako Udalak Udako Zinema antolatu du. Beraz, nahi duen herritar orok San Bartolome plazan filmak ikusi ahalko ditu doan.

Filmak ostegunetan emango dituzte, gaur hasita. Hala, gaurkoa eta datorren ostegunekoa helduentzako filmak izango dira, eta uztailaren 18an emango dutena, berriz, gaztetxoei zuzendua izango da. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, eta Ibarrako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu plazara gerturatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!