Ibarrako Udalak herriko 0 eta 2 urte bitarteko umeen eskolarizazioari buruzko inkesta jarri du abian, «ibartarren iritzia jakin eta zertan asmatzen eta zertan huts egiten ari den jakiteko helburuz». Halaber, udal ludotekari buruzko inkesta ere jarri du martxan, helburu berarekin. Inkesta horiek Ibarrako Udalaren web orrian (www.ibarrakoudala.net) daude. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bertan dauden galderak erantzutera.