Bihar egingo du Ibarrako Udalak Euskal Herria kaleko 18an kokaturiko etxebizitzen zozketa. Gazteei zuzenduriko etxebizitzak dira, alokairuan bost urteko epean eskuratu ahalko direnak. Zozketa 19:30ean izango da, Euskal Herria kaleko 18ko beheko lokalean. Zozketaren ostean, etxebizitzak ikusteko aukera izango dute bertaratuek.