Ibarrako Kultura eta Gazteria Sailak, kultur etxea eta liburutegia udako ordutegian direla jakinarazi du. Horrela, beraz, uztailaren 30era bitarte, liburutegia 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da zabalik. Kultur etxea, berriz, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara zabalduko dute. Aipatzekoa da, abuztuak itxi egingo dituztela biak.