Ibarrako Belabieta Gimnastika Erritmiko Taldearen ikasturte bukaerako jaialdia izango da, gaur, 17:30etik aurrera, Belabieta kiroldegian. Bestalde, taldeko kideek berriki izan dira Gasteizen izan den Euskadiko Txapelketan, eta emaitza onak lortu dituzte. Nabarmentzekoa da jubeniletan Maider Zabalak eta taldeka seniorretan lortu dituzten bigarren postuak.