Ibarratik Misio Taldeak Pintxo Pote Solidarioa antolatu du datorren iganderako ekainaren 2rako. Urtean bitan egin ohi du ekimen hau, eta helburua bertan bildutako dirua laguntzen dituen proiektuetara bideratzea da.
10:30etik 14:00ak bitarte egingo dute pintxo potea, Ibarrako plazan. Jateko eta edateko aukera izateaz gain, artisautza produktuen salmenta ere izango da, eta munduko hainbat txokotan dituzten proiektuen informazioa emango dute. Halaber, haurrentzako ekimenak ere izango dira. Bestalde, taldeak igandeko ekimena aurrera eramateko laguntza eskatu du: «baten bat antolaketa eta muntaia lanetan laguntzera animatzen bada asko eskertuko genuke».