Gipuzkoako Gimnastika Erritmiko Txapelketa, bihar, Belabietan

Ataria 2013ko maiatzaren 24a

Ibarrako Belabieta kiroldegiak Gipuzkoako Taldekako Gimnastika Erritmiko Txapelketa hartuko du bihar goizean. 10:00etatik 12:45era jubenil, kadete eta helduen mailan lehiatuko dira. Denera Gipuzkoako 35 taldek hartuko dute parte, eta tartean izango dira Belabieta gimnastika erritmikoko bi talde, helduena eta kadeteena, hain justu.

Bestalde, bihar arratsaldean Gimnastika Erritmikoko Udaberri Txapelketa ere jokatuko dute. Kasu honetan, alebinak, infantilak eta egokitutakoen mailakoak lehiatuko dira, 16:15etik 19:15era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!