Aurkeztu dituzte uda honetan Ibarrako kiroldegian gazteek nahiz helduek egin ahalko dituzten jarduerak. Orotara zazpi jarduera egongo dira aukeran, eta dagoeneko izena emateko aukera dago, bai telefonoz deituta, 943 67 15 44 zenbakira, bai eta helbide elektronikoz, ibarra@bpxport.es edo kirolibarra@yahoo.es helbideetara idatzita.
3 eta 12 urte bitartekoentzat kirol ludoteka izango da, eta 12
eta 16 urte bitartekoentzako, cycling-a. Helduentzat, bestalde, lau jarduera prestatu dituzte. Batetik, 60 urte baino gehiago dituztenentzat hirugarren adinekoen gimnastika egongo da, eta 16 urte baino gehiago dituztenek aukeran izango dute, pilates, cycling, multifitness eta bosu-gap. Informazio gehiago nahi duenak Belabieta kiroldegira deitu ahalko du, 943 67 15 44 telefono zenbakira.