Izaskungo jaiak ospatuko dituzte larunbatetik igandera

Ataria 2013ko maiatzaren 15a

Ibarrako Izaskun auzoko jaiak ospatuko dituzte larunbatean hasi eta astelehena bitarte. Ohiko ekitaldiak izango dira, eta urtero moduan, Izaskun bezalako ingurune paregabean jai giroa nagusituko da.

Larunbatean ikusmin eta harrera handia izaten duen  zaldi lasterketa egingo dute, eta ondoren, pintxo eta sagardo dastaketa izango da. Igandean, berriz, herri kirolak izango dira eguerdian. Unai Otaño eta Joxemari Olasagasti aizkolariak ariko dira, eta Joseba Esnaola eta Goenatxo harri jasotzaileak. Bazkaria izango da gero, Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariekin, eta arratsaldean gaztetxoek ederki pasako dute Gorriti eta bere animaliekin. Trikiti doinuek ere ez dute hutsik egingo.

Astelehenean, diana izango daLoatzo Musika Eskolakoen eskutik, eta mezaren ondoren hamaiketakoa egingo dute. Ondoren eta arratsaldean bertso saioa izango da, Peñagarikano eta Lizasorekin, eta Alurr dantza taldearen emanaldiaz ere gozatu ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!