Altxorra bilatu nahian

Ataria 2013ko apirilaren 9a

Ibarrako Txiribitu aisialdi taldeak 20 urte bete ditu ibartar gaztetxoenen aisia betetzen. Urteurrena ospatzeko Txiribitu Astea antolatu dute, eta atzo arratsaldean eman zioten hasiera Altxorraren bila jokoarekin. Haur ugari elkartu zen Ibarrako plazan, eta taldeetan banatuta altxorra bilatu nahian ibili ziren herrian barrena. Larunbata bitartean luzatuko dira ekitaldiak eta, gaur, esaterako, 19:00etan, Maider Sierra psikologo eta gizarte hezitzailearen hitzaldia izango da kultur etxean. Larunbata izango dute egun handia, eta bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte Zubiaurre, Txumitxa, Alai eta Danon Txokoa tabernetan. Haurrek 12 euro eta helduek 16 ordaindu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!