Goma gaineko sokatira denboraldia txapel berri batekin amaitu zuen Ibarrak; azken bost txapelketetan, bost garaipen lortu dituzte, beraz.
Duela bi aste, martxoaren 23an, mistoen 600 kiloko lehiaketa jokatu zen Arrigorriagan. Guztira zazpi taldek hartu zuten parte, eta horietatik hiru, Ibarrakoak ziren. Ibarra A talde txapeldunak saioko txanda guztiak eta tiraldi guztiak irabazi zituen. Tiraldirik gogorrena Muruetaren aurkakoa izan zen, baina hori ere irabaztea lortu zuten. Ibarra C taldekoak laugarren sailkatu ziren, eta Ibarra B-koak, zazpigarren.