Ikurrinak eskuragarri jarri dituzte herritar ororentzat

Ataria 2013ko martxoaren 22a

Ibarrako Udalak martxoaren 20an herritarrei etxez etxe ikurrinak banatzeko asmoa zuen, baina adierazi duenez, «arazo teknikoak» tarteko, eguna atzeratu dute. Hala ere, azaldu dutenaren arabera, herritarren batek ikurrinaren bat nahi izanez gero, eskuragarri izango ditu udaletxean edota kultur etxean. Halaber, herritarrak animatu dituzte beraien balkoietan ikurrinak jartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!